Nach Genre filtern

Hitza Jolas

Hitza Jolas

Euskadi Irratia (EITB)

Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.

810 - Bertsolari gazteen 52. Osinalde sariko finala, alez ale
0:00 / 0:00
1x
  • 810 - Bertsolari gazteen 52. Osinalde sariko finala, alez ale

    Aner Peritz izan da aurtengo Osinalde sariko irabazlea, entzuleen saria eta bertsorik onenaren sariak, berriz, Aitor Tatiegik eskuratu zituen. Hiru kanporaketen ostean jokatu zen apirilaren 6an finala, ohi bezala, afal-osteko saio gisa eta mikrofonorik gabe. Gabiriako Osinale Elkartean 140 lagun inguru batu ziren sei bertsolari gazteen jardunaz gozatzera. Giro horretan borobildutako bertsoak eta ondutako ariketak entzungo ditugu saio honetan....

    Sat, 13 Apr 2024 - 53min
  • 809 - Laudioko emakumeenak eta Bertsopentsiotan ekimena tarteko Tolosan entzunak

    Laudion, Emakumeen nazioarteko egunaren atarian izan zen saioko lagin batzuk hautatu ditugu batetik eta bestetik Tolosan, lehenengoz egin den "Bertsopentsiotan" bertso jarrien sariketak emandakoa ere jaso nahi izan dugu. Aurreikuspen guztiak gaindituta, parte-hartze handia izan dute eta hasiera batean aurreikusten ez zituzten sariak ere banatu dituzte. Erretretaz edo jubilazioaz aritu garenez, artxiboan ere arakatu dugu eta 1997ko Beskooitzeko bertsoaldi bat ekarri dugu. Ia gustuko duzun. ...

    Sat, 30 Mar 2024 - 55min
  • 808 - Arabako Bertsolari Txapelketako finaleko aleak, Printzipalen bildutakoak

    Aroa Arrizubieta da Arabako Bertsolari Txapeldun berria, baina finalean entzun ziren bertsoak berreskuratuko ditugu saio honetan. Aroarekin batera, oholtzan izan ziren Peru Abarrategi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Asier Otamendi, Oier Suarezek jarritako gaiei erantzuten. Umore kutsukoak eta serioagoak denetik izan zituzten. Andoaingo Basteron, igande honetan izango den Sahararen aldeko bertso saio baterako gonbitea ere jaso dugu. ...

    Sat, 23 Mar 2024 - 53min
  • 807 - Arabako finalaren atarian, finalerdiak berrituz

    Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta Gasteizko Printzipal antzokian Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko. Aitzakia hori hartuta, Aramaioko eta Dulantziko finalerdietako saioak errepasatuko ditugu. Artxiboan arakatzen ere aritu gara eta Korrikari lotutako 1983ko bertsoaldi bat berreskuratu dugu....

    Sat, 16 Mar 2024 - 56min
  • 806 - Bertso egunean, Gernikako Astran ereindako aleak

    2024ko Bertso eguna, Gernikan izan zen. Bertsoak lantzen, jorratzen eta ontzen oholtza gainean Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza eta Etxahun Lekue aritu ziren Aitor Etxebarriazarragaren esanetara. Horrezaz gain, 1998ko negu epelari Lazkao Txikik botatako eta gure artxiboan gordetako bertso batzuk ere berreskuratu ditugu. ...

    Sat, 17 Feb 2024 - 51min
Weitere Folgen anzeigen