Filtrer par genre

Hitza Jolas

Hitza Jolas

Euskadi Irratia (EITB)

Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.

815 - Donostiako Lugaritzeko Txapeldunen saioa
0:00 / 0:00
1x
  • 815 - Donostiako Lugaritzeko Txapeldunen saioa

    Zuen bertso-grina asetzeko asmoz, Donostiako Lugaritz Kultur etxean izandako saio bati egin diogu gaur lekua; txapeldunen saioari. Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren bigarren edizioari eman zion hasiera. Umore kutsuko saioa izan zen, jolaserako tartea hartu zuten baina gogoeta eta hausnarketek ere izan zuten beren lekutxoa. Txapelak baina, artxiboan arakatzeko aitzakia ere eskaini digu eta 1995ean Legazpin entzun zen bertsoaldi batera eramango gaitu. ...

    Sat, 18 May 2024 - 55min
  • 814 - Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko hasierakoak

    Ekin zaio Gipuzkoa Bertsotan ekimenari. Hasiak dira lehen faseko saioak eta hori dela eta Txapelketako lehen saioetako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Eskoriatza, Gabiria eta Zestoako saioetakoak. Txapelketan, egun eta ordu berean diren saioetan, gaitegi berbera izan dute eta beraz, Zestoa eta Gabiriako kasuanbateko zein besteko aleak batu ditugu....

    Sat, 11 May 2024 - 48min
  • 813 - Biriatuko elizako freskuran, umore kutsuko saioa, ikastolen alde

    Biriatun urteroko bertso saioaren txanda iritsi da. Elizan batu zirenek gozatu zuten beste gozatzeko egin dugu gaurko hautaketa. Barruko giro freskoa, umore kutsuz berotu zuten. Euskara abiapuntu hartu bazuten ere, maitasun kontuak, eritasunak, amets harraroak ulertzeko doktorearen gomendioak,... Denetariko gaiez jantzi zuten saioa. Ikastolen aldeko saioa izaki, gure artxiboan 1999ko perla bat ere topatu dugu; Jon Lopategi zena entzungo dugu ikastolen ingurukoak kantatzen....

    Sat, 04 May 2024 - 57min
  • 812 - Erniarraitz bertsolari gazteen sariketa eta Deustuko jaietako saioa

    Azpeitian jokatu zen XII.Erniarraitz Bertso sariketa izango da saio honetako ardatzetako bat. Bestea berriz, Deustuko jaietako bertso saioa. Parranda giroko gaiez gain, gaurkotasun betekoak, familiako zein lagun arteko harreman kontuak,... Denetarikoak izango ditugu. gure bederatzikoak ere jarraipena izango du....

    Sat, 27 Apr 2024 - 54min
  • 811 - Andoainen, Saharako errealitatea abiapuntu

    Andoainen, joan den martxoaren 24an Bastero Kulturgunean izan zen Sahararen aldeko bertso saioari egin diogu lekua. Puntutan Bertso eskolak eta Andoaingo Hurria-Sahararen aldeko elkarteak antolatutako saioa izan zen eta bertan entzundako bertsoen artean egin dugu gaurko hautaketa. Saharako errealitatea eta bestelako gaiak ere jorratu zituzten. Bederatzikoa ere berreskuratu dugu. ...

    Sat, 20 Apr 2024 - 54min
Afficher plus d'épisodes