Nach Genre filtern

Lizardiren baratza

Lizardiren baratza

Euskadi Irratia (EITB)

Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron

643 - Manttalingo alaba: oroitza eta aitortza
0:00 / 0:00
1x
  • 643 - Manttalingo alaba: oroitza eta aitortza

    Mikel Etxabururen poesia lan berria, "Manttalingo alaba" (Pamiela, 2024), Saturrarango emakumeen kartzelan preso egondakoei eta 1936ko gerran ahaztutako guztiei eskainia....

    Tue, 14 May 2024 - 57min
  • 642 - Harkaitz Cano, poema irakurraldia

    Harkaitz Canok irabazi du Espainiako Kritikaren Saria, euskarazko poesiaren alorrean. Canok saria eskuratu du "Ulu egiteko bolondres bila" (Susa, 2023) lanarekin. Miramongo estudioetan izan da egilea, eta irakurraldi berezia prestatu dugu berekin....

    Tue, 07 May 2024 - 58min
  • 641 - Errobiren lekukotasuna

    Duela 50 urteko kantu berberak, baina, agian, gaurkotuagoak. Soinu aldaketa batekin. Hala ere, gaiak eta letrak berdinak dira, ez dira aldatu. Bost hamarkadaren ostean gaiek egunerokotasuna mantentzen dute....

    Tue, 30 Apr 2024 - 57min
  • 640 - Zakur Zaunkak, irakurraldi musikatua

    Bigarren poema liburua eman du argitara Iñaki Irazuk, Susa argitaletxean: "Zakur zaunkak". Joan den otsailean irakurraldi musikatua egin zuten Donostian, PoetiKa zikloaren barruan, Koldo Mitxelena Kulturuneko Ekitaldi Aretoan, Iñaki Irazu poetak eta Jabier Muguruza musikariak. Irazuk bere azken liburuko poemak irakurri, eta tarteetan Muguruzak hiruzpalau pieza jo zituen akordeoiarekin....

    Tue, 23 Apr 2024 - 57min
  • 639 - Aldekoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia (eta 2)

    Ipuin irakurraldia: Aintzane Usandizaga, Harkaitz Cano eta Joseba Sarrionandia, Gasteizko Aldekoa jaialdiaren barruan....

    Tue, 16 Apr 2024 - 57min
Weitere Folgen anzeigen